2008. Egutegia  |  Folklore Bizian  |  Argazkiak  |  Loturak  |  Informazioa  |  Hasiera

Folklore Bizian Nazioarteko Jaialdia

Uztailean Bizkaiko herri ezberdinetatik zehar antolatzen ditugun jaialdi hauetan guztietan, alde batetik, munduko kultura ezberdinen folklore adierazpenak ezagutu eta gozatzeko aukera daukagu, eta bestetik, euskaldunen eta munduko beste herrialdeetatik etorritako gonbidatuen artean elkartrukatze kultural handi baten esperientzia aberatsa bezain polit baten lekukoak izateko aukera daukagu.
Beraz, ikusten dugu, taula gaineko dantza eta musika espektakuluaz gain, egun hauetan nortasun kultural desberdinen arteko adiskidantzazko bizipena ematen dela.

2007. URTEKO
JAIALDIAREN EGITARAUA

HERRIA EGUNA ORDUA TOKIA
Galdakao uztailak 17 20:30 Gurutzeko Plazan
Usansolo uztailak 18 20:30 Polikiroldegian
Sodupe uztailak 19 20:00 Frontoian
Sopelana uztailak 20 20:30 Udaletxeko Plazan
Gernika uztailak 21 21:30 Auditorium
Arrigorriaga uztailak 22 19:00 Polikiroldegian
  • Galdakao:Armenia, Serbia, Euskal Herria
    (Andra Mari Dantza Taldea)
  • Usansolo:Armenia, Serbia, Euskal Herria
    (Oinarin Dantza Taldea)
  • Sodupe: Armenia, Serbia
  • Sopelana: Armenia, Serbia , Euskal Herria (Andra Mari Dantza Taldea)
  • Gernika: Armenia, Serbia
  • Arrigorriaga:Armenia, Serbia, Euskal Herria
    (Andra Mari Dantza Taldea)

TALDEAK

handiagotu

"LAZA NANCIC " FOLKLORE TALDEA : VRSAC. SERBIA
Vrsac herritik datorren talde honek hainbat alditan aldatu du izena 1919an sortu zanetik. Gaur egungoa 2000. urtean harturikoa da, Vrsac herriko Lazo Nancic idazle famatuaren omenez, taldeak berau jaio izan zen etxea erabiltzen baitu entsaioetarako.
Bere sorreratik, taldearen helburu nagusia Serbiako ondare kulturala mantendu eta hurrengo belaunaldei transmititzea izan da. Lan horretan taldeak izandako 88 urtetako ibilbidea arrakastatsua izan da, taldetik 10.000 partaide inguru pasatu baitira hamarkada hauetan, eta beraien ikuskizunak munduko toki askotan ikusi ahal izan direlako. Gaur egun taldeak 200 kide inguru ditu, adin ezberdinetako sailetan bananduta: txikiak, gaztetxoak, nagusiak...
Taldeak serbiar tradizioa bai etxean zein kanpoan zabaltzeko ahalegina egiten du. Horrela, taldeak ekitaldi eta leihaketa ugaritan parte hartu izan du, hauetatik asko nazioartekoak izan direlarik. Rumania, Hungaria, Alemania, Austria, Italia, Espainia, Grezia, Suedia, Kanada edota Estatu Batuak dira taldeak azken urteotan bisitaturiko herrialdeak.
Eskeiniko diguten ikuskizunean Serbiako eskualde ezberdinetako doinu eta dantzak batzen dituzte, jantzi koloretsuen presentzia nabarmenarekin eta, zelan ez, musika – tresna tradizionalez osatutako orkestraren doinuagaz lagunduta.

handiagotu

"ARAVOT-HAYASTAN" FOLKLORE GAZTE TALDEA : ARMENIA
Aravot – Hayastan taldea 1993an sortu zen, Armeniako Hezkuntza eta Zientzia ministerioaren Kultura eta Arte Zentruaren laguntzaz. Urte hauetan zehar taldeak ekitaldi askotan hartu du parte, bai kultura arloko jaialdietan zein Armeniar gobernuarekin zerikusia duten ikuskizunetan.
Era berean, azken urtotan taldearen nazioarteko ibilbidea handituz joan da, hainbat herrialdetako folklore jaialdietan parte hartu izan dutelarik: Bulgaria, Errusia,Georgia, Frantzia, Txekiar Errepublika, Espainia, Belgika.
Aravot – Hayastan taldearen errepertorioak 30 dantza eta doinu baino gehiago bateratzen ditu, taldea jatorrizkoa den Yerevan eskualdetik ezeze Armeniako toki askotatik jaso direnak. Horrela, 2.500 urtetan zehar forma hartzen joan den ondare kultural aberats bat ikusteko aukera izango dogu.
Nabarmendu beharrekoa da neska eta mutilen dantzen arteko kontrastea, zelan nesken mugimenduek lasaitasun eta edertasuna bilatzen duten, mutilen dantzak bortitzak eta arinak diren bitartean. Azken hauetan protagonismo berezia izan ohi dute dantzarien hanka – jokoek.
Azkenik, aipatu beharrezkoak dira Aravot – Hayastan taldeak erabiltzen dituen musika tresna tradizionalak. Shevi izeneko txirulatik Dehol izeneko danborrera hainbat tresna desberdin ezagutuko ditugu, guztietatik Doudouka nabarmendu behar delarik, Armeniako sinbolo bihurtu den soinu gozodun oboea.

Andra Mari Eusko Dantzari Taldea
22. Posta Kutxa - Galdakao - Euskal Herria  |  Tel. 944 570 825 - info@andramaridantzataldea.com

Copyright © Andra Mari Eusko Dantzari Taldea  |  Kredituak  |  Segurtasuna eta Pribaketaren babesa