Albisteak:
2010/02/04
Santa Ageda
Negualdia bere zikloaren azken unera helduta, aro berri baterako prestatu beharra zeukan garai bateko nekazal gizarteak; natura (lurra, landareria, gizartea etab.) itzartu eta aro berri baterako prestatu. Urtero bezala, Andra Mari Dantza Taldekoek antziñako eguteia jarraitzen ahaleginduten gara.
Agate Deunaren bezperan, herrietako “Kintoak” edo “Mutillak”, taldetan biltzen ziren etxez etxe zein baserriz baserri santeskean ibiltzeko paperezko loreekin eta hainbat koloreetako zintekin apaindurik (jakak, kapelak zein txapelak eta baita makilak ere).
Kuestazioa edo eskea egiten zen leku bakoitzean, makilak lurraren kontra jotzen zuten eta kolpe hauen erritmopean, Agate Deunaren martiriaren berri ematen zen. Bestalde, etxekoei zegozkie gazte koadrilei “limosnatxue” edo tributoa ematea. Oparoak zirenei eskerrak ematen zitzaien koplen bitartez, xuhurrei, aldiz, biraoak eta maldizioak kantazten zieten.
Azkenean, bildutakoarekin, egun osoan zehar kanpaien errepikean ibili zen kanpai jolearen eta gazte koadrileen artean banatzen zen merienda, afaria edo bazkaria egiteko.




