EuskarazEnglish

Albisteak:

 

2010/02/28

Andra Mari FESTIVALS DU SUD jaialdian

Festivals du sud Frantziako eta Espainiako jaialdien sare bat da. Urtero ospatzen da uztaila eta abuztuan, bertara munduko leku ezberdinetako hamar talde inguru hurbilduz.
Martxoko jaialdi hau, ordea, munduko inauteriei eskainitakoa da. Munduko hainbat tokitako taldeak egongo dira beraien tradiziozko inauteriak eskaintzen.
Aurten jaialdi berezi honetara gure taldea gonbidatu dute beste zazpi talderekin batera:
- Batucada
- Yardjilovtsi, Bulgaria
- Alto Aragón, Jaca, Espainia
- Nice la Belle, Niza, Provence 
- Nuestra Señora de la Antigua, Merida,Espainia
- Andra Mari, Galdakao, Euskal Herria
- Cuba
- Brasil

Martxoaren 6tik 7ra Frantziako Limoux herrian ospatuko den jaialdi honetan Altsasuko eta Zuberoako inauterietako dantza eta erritualak plazaratuko ditugu. Gure kulturako bi adibide oso desberdin dira aurrean aipatutako biak: bata oso arkaikoa, antzinakoa, gure arbasoen pentsamolde bereziaren eredu, kaotikoa; bestea estilizatua, xehetasunik txikiena ere zehaztua, arautua, zehatza.

Euskal kulturaren aniztasun hori munduan zehar zabaltzeko asmoz, gure onena emateko asmoa dugu Limouxeko jaialdi honetan, bertara hurbilduko direnen omenez.