Egutegia:
Saioak:
ekaina
23
Larunbata
Data: 2012/06/23 | Ordua: 22:00h
Herria: Galdakao
Tokia: Santi Brouard plaza
Zer: San Juan bezpera
SAN JUAN BEZPERAKO ERRITUALA
Udari ondo etorria egiteko eta sasoi berri honetara purifikatuta pasatzeko, Santi Brouard plazan errituala egingo dugu.
Lehenengo Igone Barrentxeak konjuroa esanaz suaren kea bertako guztiongana helaraziko du gaitz guztiak uxatzeko asmoz. Konjuroa amaitzean San Juan Sua piztuko da, eguzkiaren sinboloa. Sua bizi-bizi dagoen bitartean taldeko mutil gazteek azeri-dantza egingo dute jendearen barreak eraginez. Horren ondoren nesken txanda da, Urdiango San Juanen Kantaita eta San Juan dala portaletaña abestuz. Mutikoek, ondoren, txakolin dantzatuko dute. Eta azkenik, ikusle eta dantzariok, erromeriatxoa egingo dugu Su inguruan. Nahi duenak Suaren gainetik salta dezake, nola ez.
Ondo etorri Uda!!!





