EuskarazEnglish

Musika:

Pirinioetako Herriaren ahotsa

Euskal Herriko musikaz hitz egiterakoan arlo bi aztertu behar dira.

Dantzarako musika.

handiagotuEuskal Herrian dantzak beti izan du protagonismo berezi bat eta horregatik dantzarako izan dan musikak dantzaren araberako eboluzioa izan du. Horrela, gutxi eboluzionatutako dantzetan edota arkaikoenetan erritmo bereziak (5/8 etab.) eta orkesta mota guztiz sinpleak (musikari bakar batek jotako txistua eta danbolina adibidez) aurkitzen ditugu. Alderantziz, gehiago sozializatutako dantzetan eboluzioa zabalagoa izanik erritmo eta musikak ere Europan orokorragoak izan direnen motakoak dira, baita orkestak ere (pistoidun orkesta deritzona adibidez) konplexuagoak direlarik. Aipatutakoen orkesta motaz gain beste zenbait ere kontserbatu ditugu dantzarako; sinpelak batzuk: Alboka eta panderoa, Dultziņa eta atabala, Trikitrixa eta panderoa. Bizkaia eta Gipuzkoan; Xirula eta ttun-ttuna Xiberoan. konplexuagoak beste batzuk: Dultzaina edo Gaita bikotea eta atabala Araba eta Nafarroan, Txistu eta danbolinen bandak Gipuzkoan etab. Bitartean, eta denboraren eboluzioaren arabera, Arrabita, Akordeoia, Xirularrua eta beste batzuk ere erabili ohi izan dira.

Beste musika motak eta kantua.

Dantzarakoa ez dan musika aztertzerakoan datu batzuk eduki behar dira kontutan:

  • Euskal Herria "Santiagoko Bidea" deritzonaren erdian dago eta horregatik, mendeetan zehar, Europako hainbat kultura ezberdinetako jendetza ezagutu izan du.
  • Beste alde batetik kulturgune Atlantiar eta Mediterranearren bitartean izandu gara beti eta alde biekin daukagu zerbait amankomunean. Adibidez euskal mendebaleko antzeko musika mota eta erritmoak Irlandan, Portugalen, Eskozian, Bretainian etab. aurkitu ditzakegun moduan, gure ekialde eta hegoaldeak Italia, Catalunya, Sardinia etab.eko lurraldeetan ere badu familiartekorik, Xiberoa eta Behenafarroan kontserbatu direlarik mediterranear Europan XVIII. mendean (erromantizismoa deritzon garaian) guztiz herrikoia zan kantu mota bat.

Erabilitako musika tresneriari buruz, aurrean aipatutako guztia kontutan izanik, oso aberatsa izan dala esan dezakegu:

handiagotuHaizezko tresnak.-
Alboka: artzain tresna oso zaharra.
Txistua eta xirula: hiru zuloko flautak.
Dultzaina edo Gaita eta Xanbela: oboeren arbasoak.
Xirularrua: cornamusa edo gaita.
Txilibitua: sei zuloko flauta.
Pistoidun orkestan erabilitakoak: Saxofoia, Tronpeta, Klarinetea, Bonbardinoa etab.
Flauta trabesera.
Trikitrixa: akordeoi diatonikoa.
Akordeoia...

handiagotuSokazko tresnak.-
Gitarra.
Mandolina.
Zitarak.
Maniura edo arpa.
Zarrabetea.
Arrabita edo biboliņa.
Rabela...

Perkusiozkoak.-
Danborrak eta atabalak.
Ttun-ttuna.
Panderoa.
Muxugitarra edo tronpa.
Txalaparta: danbor magiko-errituala oso zaharra.
Koilarak...

Andra Mari taldeak bere historian zehar aipatutako musika tresna guztiak ezagutu, ikertu, landu eta erabili ditu; beste alde batetik lanean aritzeak Euskal Herriko ohitura zaharretik heldu zitzaizkigun musika mota guztiak ezagutu eta ikertzera eraman gaitu. Horregatik gaur egungo saioetan, eta denboraren mugaketaren arabera, aipatutako guztiaren arlorik ahalik eta zabalagoena erakusten saiatzen gara.