EuskarazEnglish

Andra Mari Taldea Dantzan:

Soinu zaharrak (Punta motz, Hormatxulo, Ehun eta bikoa, 40 erregelak eta abar):

handiagotuSoinu zaharrak, Zortzikoen doinupean dantzatzen diren Gipuzkoako dantzak dira. Horretarako, dantzariek ondo zehaztutako pausu desberdinak dantzak dituen bi arau nagusien arabera interpretatu behar dituzte.

Lehenengo arauak, simetriarena deritzona alegia, hanka batekin egiten dena bestearekin egin behar dela agintzen du; bigarrenak, aldiz, doinuaren konpasen zenbakien luzapenarenak, pausua eta konpasa batera joan behar dutela agintzen du.

 

Brokel-dantza:

handiagotuDantza sorta honi buruzko lehenengo iturri idatzia J.I. Iztuetaren eskutik datorkigu. Beraren arabera, Brokel-dantzak plazaratzeko zituen zailtasunak zirela eta 4/5 urterik behin besterik ez ziren dantzatzen. Hala ere, hain agerraldi gutxi zituen Brokel-dantza hau, XIX. mendetik gaur egun arte, gero eta arrakasta handiagoa hartzen joan izan da Gipuzkoako dantza sortarik ezagunetariko bat bihurtuz.

Brokel-dantza hainbat irudi edo “mudantza” desberdinez osatuta dago; Boaztitzea, Agurra, Makil-txikiakikoa, Lau aldetako Zortzikoa, Uztai-handikoa, Makil-handiakikoa, Billantzikoa eta Zintza-dantza.