ANDRA MARI
Urteurren baten inguruan

50. urteurrenaren ondoren atzera begira jartzea zegokion Andra Mari Dantza Taldeari, hots, ospakizunen ondorengo hausnarketa egiteko unea: alde batetik, antolatutako ekintzen eta ideien balorazioa egitea eta, bestetik, hauen zergatiak bilatzea. Aipatu helburuei erantzuna eman nahian, Taldeko artxibategietan sudurrak sartu eta, liburutegiko saguak lez, jo eta ke ibili izan gara lan mardul hau sortu arte.

Berrogeita hamar urte igaro ondoren, ugariak dira gure herriko txoko desberdinetan egiten diren erritual eta usadio zaharren inguruan burututako ikerketa lanak. Eta hauetatik asko Galdakaoko kaleetan errotu dira Galdakoztarren nortasunaren parte izateraino. Hain zuzen ere, Andra Mari; Urteurren baten inguruan bezala izendatu dugun liburu honek erritual eta ospakizun hauei buruzko azalpenak ekartzen ditu. Hitz laburretan adierazita, irakurlea usadio zaharren nekazal mundutik testuinguru urbanoetara eginiko aldaketaren nondik norako hausnarketa baten testigu izango da.

XXI. mendeko balore eta jokamoldeetatik eginiko Euskal Herriko folklorearen azterketa hau berrehun koloreetako argazki multzoarekin eta kantu zaharren letrak eta partiturekin borobilduta dago. Gure ondasunaren zaleentzako kontutan hartzeko lana ezbairik gabe!.

 

Liburua 16 eurotan salgai (porteak aparte).

Bazkideek berriz, 10 eurotan.

Andra Mari Eusko Dantzari Taldea
22. Posta Kutxa - Galdakao - Euskal Herria | Tel. 944 570 825 - info@andramaridantzataldea.com