| Musika Euskal Herriko musikaz hitz egiterakoan
arlo bi aztertu behar dira:
Dantzarako musika.
Euskal Herrian dantzak beti izan du protagonismo berezi bat eta horregatik dantzarako izan
dan musikak dantzaren araberako eboluzioa izan du. Horrela, gutxi eboluzionatutako
dantzetan edota arkaikoenetan erritmo bereziak (5/8 etab.) eta orkesta mota guztiz
sinpleak (musikari bakar batek jotako txistua eta danbolina adibidez) aurkitzen ditugu.
Alderantziz, gehiago sozializatutako dantzetan eboluzioa zabalagoa izanik erritmo eta
musikak ere Europan orokorragoak izan direnen motakoak dira, baita orkestak ere (pistoidun
orkesta deritzona adibidez) konplexuagoak direlarik. Aipatutakoen orkesta motaz gain beste
zenbait ere kontserbatu ditugu dantzarako; sinpelak batzuk: Alboka eta panderoa, Dultziņa
eta atabala, Trikitrixa eta panderoa
Bizkaia eta Gipuzkoan; Xirula eta ttun-ttuna
Xiberoan
konplexuagoak beste batzuk: Dultzaina edo Gaita bikotea eta atabala Araba
eta Nafarroan, Txistu eta danbolinen bandak Gipuzkoan etab. Bitartean, eta denboraren
eboluzioaren arabera, Arrabita, Akordeoia, Xirularrua eta beste batzuk ere erabili ohi
izan dira.
Beste musika motak eta
kantua.
Dantzarakoa ez dan musika aztertzerakoan datu batzuk eduki behar dira kontutan:
-Euskal Herria Santiagoko Bidea deritzonaren erdian dago eta horregatik,
mendeetan zehar, Europako hainbat kultura ezberdinetako jendetza ezagutu izan du.
-Beste alde batetik kulturgune Atlantiar eta Mediterranearren bitartean izandu gara beti
eta alde biekin daukagu zerbait amankomunean. Adibidez euskal mendebaleko antzeko musika
mota eta erritmoak Irlandan, Portugalen, Eskozian, Bretainian etab. aurkitu ditzakegun
moduan, gure ekialde eta hegoaldeak Italia, Catalunya, Sardinia etab.eko lurraldeetan ere
badu familiartekorik, Xiberoa eta Behenafarroan kontserbatu direlarik mediterranear
Europan XVIII. mendean (erromantizismoa deritzon garaian) guztiz herrikoia zan kantu mota
bat. |