Soinu zaharrak (Punta motz, Hormatxulo, Ehun eta bikoa, 40 erregelak eta abar):

Soinu zaharrak, Zortzikoen doinupean dantzatzen diren Gipuzkoako dantzak dira. Horretarako, dantzariek ondo zehaztutako pausu desberdinak dantzak dituen bi arau nagusien arabera interpretatu behar dituzte. Lehenengo arauak, simetriarena deritzona alegia, hanka batekin egiten dena bestearekin egin behar dela agintzen du; bigarrenak, aldiz, doinuaren konpasen zenbakien luzapenarenak, pausua eta konpasa batera joan behar dutela agintzen du.

Brokel-dantza:

Dantza sorta honi buruzko lehenengo iturri idatzia J.I. Iztuetaren eskutik datorkigu. Beraren arabera, Brokel-dantzak plazaratzeko zituen zailtasunak zirela eta 4/5 urterik behin besterik ez ziren dantzatzen. Hala ere, hain agerraldi gutxi zituen Brokel-dantza hau, XIX. mendetik gaur egun arte, gero eta arrakasta handiagoa hartzen joan izan da Gipuzkoako dantza sortarik ezagunetariko bat bihurtuz.
Brokel-dantza hainbat irudi edo “mudantza” desberdinez osatuta dago; Boaztitzea, Agurra, Makil-txikiakikoa, Lau aldetako Zortzikoa, Uztai-handikoa, Makil-handiakikoa, Billantzikoa eta Zintza-dantza.

Andra Mari Eusko Dantzari Taldea
22. Posta Kutxa - Galdakao - Euskal Herria  |  Tel. 944 570 825 - info@andramaridantzataldea.com

Copyright © Andra Mari Eusko Dantzari Taldea  |  Kredituak  |  Segurtasuna eta Pribaketaren babesa