Maskarada:

Maskaradak tradizionalki Zuberoako herrietako gazte ezkongabeek ospatzen dituzten ihauteri jaiak dira. Jai hauetan herriz herri dantza, kantu eta istorio desberdinak antzezten joaten diren bi talde kontrajarriak agertzen dira; lehenengo taldean -“gorriak” izenaz ezagutzen direnak alegia- Txerreroa, Gathuzaina, Kantiniersa, Zamaltzaina, Entsenaria, Marexalak, Kukuieroak, Jaun/anderia eta Laboraria/laborarisa pertsonaiek parte hartzen dute. Bigarren taldean, aldiz -“beltzak” izenaz ezagunak-, Buhamiak, Khauterak, Txorrotxak, Khereztuak eta Medikua pertsonaiek parte hartzen dute.
Maskarada bi ataletan bereizten da: goizekoa eta arratsaldekoa:
- Goizean, herriko hainbat auzo eta etxeetatik bisita egiten da, bidean aurkitzen diren “barrikadak” (bide erdian kokatzen diren edari eta janaz betetako mahaiak) gailenduz ;horretarako “gorrien” taldeak Barrikada haustia dantzatzen du “beltzek” hauen inguruan basakeriak egiten dituzten bitartean.
- Arratsaldean, dantzak, abestiak, antzerkia eta abar antzezten dira herriko plazan.

Zuberoako kadrilak:

Country Dances izenarekin sortutako dantza hauek, berehala zabaldu ziren Europa guztitik eta nola ez, Euskal Herrira ere hurbildu ziren. Neska/mutilen arteko dantza hauek bai herriko plazetan, zein gaztelu, jauregi edota etxe garrantzitsuenen saloietan ere dantzatzen hasi ziren bariante eta dantzatzeko modu anitzak sortuz.

Andra Mari Eusko Dantzari Taldea
22. Posta Kutxa - Galdakao - Euskal Herria  |  Tel. 944 570 825 - info@andramaridantzataldea.com

Copyright © Andra Mari Eusko Dantzari Taldea  |  Kredituak  |  Segurtasuna eta Pribaketaren babesa